jump to navigation

Patxi Larrainzar Andueza

 

“Aquí tenéis mi voz
alzada contra el cielo de los dioses absurdos,
mi voz apedreando las puertas de la muerte
con cantos que son duras verdades como puños”
Blas de Otero.

 

Sarrera:
Ez du biografia askorik behar Patxi Larraintzarrek Nafarroan. Idazle irakurrienetakoa izan da, eta auzo-apaiz maitatu eta gogoratuenetakoa. 

Haren literatur lana haziz joan da, eta beraren heriotzaren ondoren deskubrituz. Horrek izugarri lagundu du haren heriotza goiztiarrak Euskal Herri luze-zabalean ezagutu zutenen artean utzitako hutsunea arintzen.

Biografia txiki honi esker, txikienek ezagutzeko aukera izango dute, eta hain gazte ez direnek, berriz, “larre motzeko apaiza” hura nor izan zen gogoratzekoa.

Advertisements