jump to navigation

Ezaugarri batzuk

Beste hainbat gauza ere azpimarratu beharko genituzke, zirriborro biografiko honetan gogaigarri jartzeko arriskua dugun arren. Lehenengoa, bere hainbat idatzien gogortasuna bizitzan “hamalau” direla uste duten pertsonaiez ari denean; zigortu egiten baitzituen, nahiz eta bera oso xeratsua zen. Bere testamentuan ederki argitzen du guztia, zera dio: beraiek irudika dezaketen baino gehiago maitatu dituela, eta hainbeste zigortu baditu izan dela jende xehe ugariri egin dioten kaltea konpontzeko.

Bigarrena, politikan egindako sartu-irten sarriei buruzkoa da, nahiz eta bera ez politikari izan, ez eta eduki horretarako jarrera berezirik ere. Zehazki, abertzaletasunari buruzkoa da. Goitik behera sentitzen zen euskaldun, eta era berean, “arrazako” euskaldun zenez, unibertsalista sentitzen zen, eta munduan ezertxo ere ez zitzaion arrotz. Mundu osoan gertatzen zenaz hainbeste eta hainbesteko grinaz kezkatzen bazen, nola ez zen bada kezkatuko bere herriari gertatzen zitzaionaz? Izan ere, irteerarik gabe ikusten zuen bere herriaren horizonte politikoa egungo egoera politikoan, eta kezkatu egiten zuen, halaber, herri honek atzean zuen historia tristeak.  

Norbaitek,ez ote zen obseso sexual bat galdetzen zion, eta berak, irri-mirrika, baietz, pixka bat guztiok bezala. Berak pentsatzen zuen alderdi femeninoa gizonaren erdia zela, ez gehiago ez gutxiago; eta edertasuna, xera eta emakumeen zolitasuna (emakumeen sendotasuna ere gehitzen zuen berak) miresteko eta haiei buruz abesteko modukoak zirela. Gutxik egin zezaketen bezala tratatzen zituen emakumeak. Haien intuizioari inbidia zion. Eta jakina, ez zuen onartzen hain baztertua egon zedin, bereziki elizaren erakundeetan, zein misoginoa baitzen parekorik gabe, eta bidegabea emakumearekin hartarako batere arrazoi teologikorik gabe.

Eta amaitzeko, aipamen labur bat haren erlijiosotasunari buruz, alderdi hori oso gutxi ezagutua izan baitzen, batez ere harengana hurbildu nahi ez eta ezagutu nahi izan ez zuenarentzat.

Argitaragabeko haren obra erlijiosoa ugaria da oso, askotariko adierazpidez emana, askotan gainera modu ez oso konbentzionalez. Horretaz guztiaz baliatu dira asko hamarkadaz hamarkada. Beste batzuei, aldiz, ez zaie batere interesatu, benetako altxor diren arren. Idatzirik utzi zuen Elizaren magalean bizi izan zela eta bertan hil nahi zuela, alegia, Kristorengan sinesten dutenen komunitatean; sinestun horiek baitira Jesusek hainbeste maite izan zituen haiek bezain xume eta txiro, eta haiexena izan zen gure Patxi, ez ordea aparamen egituratu, maizegi harro eta batzuetan desafiatzaile den beste horrena.

Horixe genuen, bada, Patxi; gizon aparta, ez ohikoa, batere konbentzional ez zena, oso gutxi probestua bizirik zen artean; baina ezagutzea merezi duena, tamalgarria bada ere – gure ohitura kaskarrari jarraiki – beste batzuk etorri behar izatea gure altxorren berri ematera. Inbidiarik baldar eta doilorrenak gure lanbiderik arruntena izaten jarraitzen ote du?

Advertisements
%d bloggers like this: